Calendario Curso 2010/2011

jueves, 11 de febrero de 2010

UN AÑO MAS NOS VEMOS EN EL ENCUENTRO INTERVICARIAL DE PREADOLESCENCIA Y JUVENTUD




"Jesusegaz bat eginik, lortuko dogu!" goiburupean
ospatuko da datorren otsailaren 20an IV., V. eta VI.
bikaritzetako gaztetxo eta gazteen alkarraldia Urkiolan.
Aparteko jardunaldia izango da eta jaunartze osteko,
sarbide aldiko eta eskaut mugimenduko Herri Aldeako
taldeak batuko gara bertan. Adin eta leku desbardinetako
jentea: Oiz-Anboto, Tabira, Zornotza, Galdakao,
Arratia, Ugao-Orozko, Gernika, Bermeo, Txorierri-
Mungia, Leioa eta Algorta, danok, nagusi eta gazte,
Jesusegaz batera alkarbanatu eta ospatu dagigun.
Aurreko urteetako ahogozoaren ostean, aurten
laugarren ekitaldia osatuko dogu eta 500 lagun batu
gura doguz. Jardunaldi honetan, goizez, era kooperatiboan
jolasten ikasiko dogu, ospakizunagaz amaitzeko.
Ondoren, Urkiola inguruko magiaz gozatuz, bazkaldu
egingo dogu; eta arratsaldez, geure ikutu berezia izango
daben aparteko olinpiada batzuetan parte hartuko
dogu. Zalantza barik, primerako eguna izango da, ez
hutsik egin! Zain gaukazuez!

No hay comentarios: