Calendario Curso 2010/2011

lunes, 9 de junio de 2014

Kanpaketa 2014 Kilimusi- Txispeleta

Familia!
Aunque estamos a puntito de celebrar nuestro cuarto de siglo, no podemos olvidarnos que en poco más de un mes nos vamos de campamento a Brizuela (Burgos) junto a Txispeleta Eskaut Taldea (El grupo eskaut de Mungia). 

Os dejamos aquí toda la información necesaria para situaros ante el campamento y apuntaros.
Kaixo gurasoak!
Udako kanpamentua, kurtsoko momenturik garrantzitsuena, heltzear dago. Dokumentu honetan kanpamentuari buruz jakin beharrekoak azalduko dizkizuegu.

Zer da udako kanpamentua?

Zeuen seme-alabek hamabost egunetan zehar lagunekin eta naturarekin bat elkarbizitzeko, baita euren ardurak asetzen dituzten jarduera dibertigarri eta hezitzailez inguratutako esperientzia izateko aukera da.
Zelai berberan talde guztiarekin eguneko momentu askotan aritu arren, denborarik gehiena adarretan, adin-taldeetan, egiten dugu lan: Koskorrak (8–10 urte), Kaskondoak (10–12 urte), Oinarinak (12–14 urte), Azkarrak (14–16 urte) eta Trebeak (16-18 urte).

Nola izango da aurten?

Brizuelan (Villarcayotik hurbil, Burgosen) egingo dugu, uztailaren 14tik (astelehena) 27ra (igandea), eta aurten Kilimusi eta Txispeleta Eskaut Taldeak batera egongo gara kanpamentuan.
Joateko busa hartzeko, Arrigorriagako Laboral Kutxa aurrean dagoen autobus geltokian 9:30h-etan egon beharko da. Gainerako herritako ordutegiaren inguruan abisatuko dizuegu, Beti bezala, lehen eguneko bazkaria eraman beharko dute.
Izena emateko, Kilimusiko lokaletan itxarongo zaituztegu, ekainaren 20an (ostirala) 17:00h-etatik 20:00h-etara,. Bertara izen-emateko eta datu medikoen fitxak beteta eta gaztearen NANaren eta Osakidetzako fotokopia eraman beharko dituzue.
Hauek dira kanpamenturako prezioak: 130 € seme-alaba bakarra, 230 € bi seme-alaba eta 330 € hiru. Ordainketa La Caixa Kutxako ES54-2100-1914-6401-0043-7971 zenbakidun kontuari egindako diru-transferentzia bakar batean burutuko da, ekainaren 20a (asteazkena) epemuga izanda. Kontzeptuan gaztearen edo gazteen izen-abizenak agertuko dira, eta Tx (Txispeleta) edo Kil (Kilimusi) agertu beharko da izenaren aurretik, zein taldekoa den arabera.

Guraso eguna

Kanpamentuko azken egunean, zelaia bisitatzeko aukera duzue zeuek ere, gazteen aitite eta amama, neba-arreba edo lagunekin batera. Goizean eukaristia ospatu eta denbora librea izango dugu, gero denak batera jan, beharbada zuen seme-alaben antzerkitxoren bat ikusi, eta kanpamentua denon artean batuko dugu. Beraz zuentzako eta zuen seme-alabentzako janaria eraman beharko duzue, eta gomendatzen dizuegu bainujantzia eramatea ere.
Horretarako, autobusa antolatu dugu, uztailak 27 (igandea) Arrigorriagako Laboral Kutxa aurrean dagoen autobus geltokitik 9:30h-etan irtengo dena. Kanpamentura doazen gazteek eta euren 8 urtetik beherako neba-arrebek ez dute busa ordaindu behar, baina abisatu beharko duzue haientzako lekua gorde dezagun; beste edozein kasutan, busaren prezioa 5 €koa da pertsona bakoitzeko. Izen-ematearekin batera ordaindu behar da.
Bakarrik kotxez joan ahal bazarete, mesedez abisatu. Halaber, gogora ezazue kanpamentua ez dela bukatzen materiala Mungiara eta Arrigorriagara eraman eta dagokion lokaletan deskargatu arte.

Gurasoen laguntza

Kanpamentuaren prestaketa arintzeko, gurasoen komisioak, zuetako batzuek osatutakoa, aurretik lan egiten du. Kanpamentua hasi aurreko igandean, uztailaren 13an, guraso eta monitore batzuk zelaian egongo gara eraikuntza nagusien muntaia egiten.
Horrez gain, kanpamentura ere joan ahal zarete sukaldari gisa. Zuen laguntza beti eskertzekoa da, egun gutxi batzuetarako bada ere. Honetan parte hartu nahi izanez gero, duda barik jakinarazi. Mila esker.

Zer eraman behar da?

Oso garrantzitsua da zeuen seme-alabek motxila egitea, eta ez zuek. Horrela kanpamenturako prestatzen ikasten dute, eta eramango duten gauza bakoitza non sartu duten hobeto jakingo dute. Era berean, gogora ezazue adarretan funtzionatzen dugula, beraz nahiz eta neba-arrebak izan, bakoitzak bere gauza guztiak eraman beharko lituzke.
Hori jakinda, hona hemen zerrenda bat, zuen seme-alabei motxila prestatzen laguntzerakoan kontuan izateko. Motxilak mendira joateko egokia izan behar du, eta horren barruan (edo gazteak gainean daramala):


             Irteeretarako motxila txikia (debekatuak tirantedun poltsak, benetako motxila izan dadila)
             Lo-zakua
             Esterilla
             Kantinplora
             Linterna
             Ordezko pilak
             Kuadernoa
             Boligrafoa
             2 bainujantzi
             Toalla handia
             2 praka labur
             2 praka luze
             5 kamiseta
             Motxila estaltzeko kapa
             Txubaskeroa
             Jertse lodia
             Bota edo trekking-oinetako pare erosoa
             Zapatila pare erosoa
             Txankleta parea
             Errekarako oinetako parea
             Lo egiteko arropa egokia (gehienez bi)
             6 galtzerdi-pare
             6 barruko arropa
             Bisera edo txanoa, eguzkitarako
             Oihalezko poltsa, arropa zikinerako
             Oihalezko poltsa, honen barruan:  Platera, Katilua, Goilara, sardeska eta labana eta Zapia.
             Nezeserra, honen barruan:
  •  Zorrietarako lozioa
  • Orrazia edo ilerako eskuila
  • Xaboi-pastilla, kutxa batea Gel naturala
  •  Txanpu naturala
  • Hortz-eskubila
  •  Hortzetarako pasta
  • Eskuoihala
  •  Eguzkitarako krema
  • Ezpainetarako babesa
  • Piszinarako txanoa


Mesedez, hemen jartzen duen baino arropa gehiagorik ez sartu, kanpamentuan zehar garbiketa-egunak daudelako. Ez itzaiezue oinetako berririk jarri, nahiz eta zuen seme-alabei eroso iruditu; eta saia zaitezte eramaten duten arropa gastatzea axola ez zaizuen arropa izatea.

Zer ez da eraman behar?

Lehenengo eguneko bazkarian jateko daramatenaz aparte, ezin da jateko ezer eraman.
Linterna ez den edozein gailu elektriko edo elektroniko eramatea guztiz debekatuta egongo da. Beraz, ezingo dute eraman mugikorrik, MP3rik, MP4rik, argazki edo bideo kamerarik, tablet-ik, bideojokorik, ordenagailurik ezta oraindik aurrera asma daitekeen edozein tramankulurik ere.
Mugikorrik ez, zeuek jakin beharreko edozer gertatzekotan, ahalik eta arinen deituko dizuegulako.
Espero dugu gutun honekin zuen zalantza asko argitu ahal izana, eta badakizue edozein kezketarako gurekin harremanetan jartzea besterik ez duzuela. Eskerrik asko zuen arretagatik. BETI PREST!!!


TXISPELETA ETA KILIMUSI ESKAUT TALDEAK

Arduradunak


¡Hola madres y padres!
El campamento de verano, el momento más importante del curso, está al llegar. En este documento os explicamos lo que necesitáis saber de cara a éste.

¿Qué es el campamento de verano?

Es la oportunidad que tienen vuestros hijos de convivir durante quince días junto con sus compañeros/as y en plena naturaleza, teniendo una experiencia cargada de actividades divertidas y educativas de su interés.
Aunque pasemos muchos momentos del día en la misma campa con todo el grupo, la mayoría del tiempo trabajamos en ramas o grupos de edad: Koskorrak (8–10 años), Kaskondoak (10–12 años), Oinarinak (12–14 años), Azkarrak (14–16 años) y Trebeak (16-18 años).

¿Cómo va a ser este año?

Este año tendrá lugar en Brizuela (cerca de Villarcayo, Burgos), del lunes 14 de julio al domingo 27, será un campamento conjunto entre Txispeleta y Kilimusi.
Para coger el bus de ida, habrá que estar en la parada de autobús de enfrente de la Caja Laboral de Arrigorriaga a las 9:30h. Ya os comunicaremos el horario del resto de los pueblos. Como siempre, tendrán que llevar la comida del primer día.
Para apuntarse, los locales de Kilimusi de la iglesia estarán abiertos el viernes 20 de junio de 17:00h a 20:00h. Tendréis que llevar las hojas de inscripción y de datos médicos completadas y una fotocopia del DNI y otra de la tarjeta de Osakidetza del/la chaval/a.
Estas son las cuotas para el campamento: 130 € un solo hijo, 230 € dos hijos y 330 € tres.

El pago se efectuará mediante una única transferencia bancaria a la cuenta de La Caixa con número
ES54-2100-1914-6401-0043-7971, siendo fecha límite el miércoles 20 de junio, y figurando en el concepto nombre y apellidos del/la o de los/as chavales. Antes del nombre será necesario poner Tx (Txispeleta) o Kil (Kilimusi), dependiendo del grupo al que pertenezca.

Día de madres y padres

El último día del campamento vosotros/as también tenéis la oportunidad de visitar la campa, junto con los/las abuelos/as, hermanos/as o amigos/as del chaval. Por la mañana celebraremos la eucaristía y tendremos tiempo libre, después comeremos todos juntos, tal vez veamos algún teatrillo que hayan preparado vuestras hijas e hijos, y recogeremos el campamento entre todos/as. Así que tendréis que llevar comida para vosotros/as y vuestros/as hijos/as, y también os recomendamos llevar bañador.
Para ello hemos organizado un autobús, que saldrá de la parada de autobús de enfrente de la Caja Laboral de Arrigorriaga el domingo día 27 de julio a las 9:30h. Los/as chavales/as inscritos al campamento y sus hermanos menores de 8 años no tienen que pagar el bus; aún así, avisadnos para que contemos con su sitio en el autobús. En cualquier otro caso, el precio del bus será de 5 € por persona. El pago se efectuará junto con el de la inscripción.
Si sólo podréis ir en coche, por favor avisadnos. Recordad también que el campamento no termina hasta que se lleve todo el material a Mungia y Arrigorriaga y se descargue en sus respectivos locales.

Ayuda de madres y padres

Para agilizar la preparación del campamento, la comisión de Gurasoak, formada por algunos de vosotros y vosotras, realiza un trabajo previo. El domingo antes de empezar el campamento, día 13 de julio, algunos padres, madres y monitores/as estaremos en la campa montando las estructuras principales.
Además, también podéis ir al campamento como cocineros/as. Vuestra ayuda siempre es de agradecer, aunque sólo sea para unos pocos días. Si queréis participar, hacédnoslo saber sin dudarlo. Mil gracias.



¿Qué hay que llevar?

Es muy importante que la mochila la hagan vuestros hijos e hijas y no vosotros/as. Así aprenden a preparar el campamento, y tendrán mejor conciencia sobre dónde han metido cada cosa que llevan. Tened presente también que funcionamos en ramas, por lo que aunque sean hermanos/as, cada uno/a tiene que llevar todas sus cosas.
Sabiendo eso, aquí tenéis una lista, para tener en cuenta al ayudar a vuestros hijos e hijas a preparar la mochila. Ésta tiene que ser adecuada para el monte, y dentro (o que el chaval/la chavala lo lleve puesto) tiene que ir:

             Mochila pequeña para las excursiones (prohibidas bolsas de tirantes, que sea una mochila de verdad)
             Saco de dormir
             Esterilla
             Cantimplora
             Linterna
             Pilas de repuesto
             Cuaderno
             Bolígrafo
             2 bañadores
             Toalla grande
             2 pantalones cortos
             2 pantalones largos
             5 camisetas
             Capa para cubrir la mochila
             Chubasquero
             Jersey gordo
             Par de botas o zapatillas de trekking cómodas
             Par de zapatillas cómodas
             Par de chanclas
             Calzado de río
             Ropa adecuada para dormir (dos como mucho)
             6 pares de calcetines
             6 mudas
             Visera o gorra para el sol
             Bolsa de tela para la ropa sucia
             Bolsa de tela, incluyendo: Plato, Katilu, Cuchara, tenedor y cuchillo y Servilleta
             Neceser, incluyendo:
  •  Loción anti-piojos
  • Peine o cepillo para el pelo
  • Pastilla de jabón en jabonera
  • Gel natural
  •  Champú natual
  • Cepillo de dientes
  •   Pasta de dientes
  • Toalla de tocador
  • Protector solar
  •  Protector labial
  • Gorro de piscina


Por favor, no metáis más ropa de la que pone aquí, ya que haremos coladas durante el campamento. No les pongáis calzado nuevo, aunque les esté cómodo a vuestros hijos e hijas; e intentad que la ropa que lleven sea ropa que no os importe que se desgaste.

¿Qué no hay que llevar?

Aparte de lo que lleven para comer el primer día, no se puede llevar comida.
Excluyendo la linterna, quedará totalmente prohibido llevar cualquier aparato eléctrico o electrónico. Así pues, no podrán llevar móviles, MP3, MP4, cámaras de foto o vídeo, tablets, videojuegos, ordenadores ni ningún otro cacharro que pueda inventarse de ahora en adelante.
Sin móviles, porque si ocurriese algo que debierais saber, os llamaríamos lo antes posible.
Esperamos haber aclarado muchas de vuestras dudas con esta carta, y ya sabéis que para cualquier cosa que os preocupe sólo tenéis que contactar con nosotros. Muchas gracias por vuestra atención. BETI PREST!!!


TXISPELETA ETA KILIMUSI ESKAUT TALDEAK

Monitorado